Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Udine

Italiako ipar-ekialdeko hiria (Friuli-Venezia Julia) eta izen bereko herrialdeko hiriburua. 103.627 biztanle ditu hiriak eta 4.894 km2 eta 528.846 biztanle herrialdeak. Unibertsitatea. Erdi-Aroko gaztelua. Industria gunea (siderurgia, mekanika industria ehungintza, janari industria). v Historia. Hiriaren jatorria argi ezagutzen ez bada ere erromatar hiria dela dirudi. XIII. mendeaz geroztik Friul-eko hiriburua izan zen, eta 1420. urtean Veneziaren mende geratu zen. 1797-1866 urteetan austriarren agindupean egon zen.