Ubeda
Espainiako hegoaldeko hiria, Jaengo probintzian (Andaluzia). 39.038 biztanle. Ubedako Gainean dago hiria Guadalquivir eta Guadalimar ibaien artean. Monumentuen artean aipagarriak dira besteak beste: Errenazimentuaren garaiko Santa Maria Kolejiata, Salbatore eta San Nikolas elizak (XVI. mendekoak), Kateen jauregia (XVI. mendekoa), Santiagoko ospitalea (XVI. mendekoa), eta gotiko-mudejar estiloko San Pedro eta Santa Klara elizak. Olibondoak. Industria gunea (janari industria, metalurgia, zurgintza). v Historia. 711. urtean arabiarrek hartu zuten, eta 1234. urtean Fernando III.ak berriro konkistatu zuen. Henrike IV.ak hiri titulua eman zion XV. mendean.