Txulalongkor
edo Rama V.a. Siamgo erregea 1868-1910 urteetan, Mongkut-en semea (Bangkok, 1853 - Bangkok, 1910). Esklabotasuna debekatu zuen, europarren laguntzaz bere mendeko erreinua berriro antolatu eta modernotu zuen, itsas merkataritza indartu zuen eta Frantzia eta Ingalaterrarekiko harremanak sendotu zituen Siameen burujabetasuna bermatzearren. 1904 eta 1907. urteetan Frantziarekin izenpetutako hitzarmenaren ondorioz Indotxinarekiko mugak zehaztu zituen eta Kanbodiari itzuli zizkion Battambang eta Angkor-eko herriak. 1909. urtean Ingalaterraren esku utzi zituen Malaysiako estatuak.