txotis
(Al. “schottisch”; Ing. eta Fr. “schottisch”) iz. Biribilean eta binaka dantzatzen zen konpas bitarra zuen dantza. XIX. mendean dantzatu zen lehen aldiz Ingalaterran. XIX. mende bukeran eta XX. mende hasieran arrakasta handia izan zuen Espainian, batez ere, Madrilen. || Dantza honetako musika.