Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txori-kardu

iz. Bot. Elkartuen familiako belar landarea, 20-60 cm luzea (Cnicus benedictus). Txori-belar izenez ere ezagutzen da. Zurtoina ilez estalia du. Hostoak zabalak, gingildunak eta zain zurikoak dira. Lore horiak ditu. Berez Asiako Mediterraneo alderako lurraldeetakoa da. Erreka inguruetan, mahastietan eta landu gabeko sailetan hazten da.