Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txita

Errusiako ekialde muturreko hiria eta izen bereko eskualdeko (431.500 km2 eta 1.280.000 biztanle) hiriburua, Siberiako ekialdean, Txita eta Ingoda ibaien bilgunean. 366.000 biztanle. Burdinbide gune garrantzitsua. Industria (burdinbiderako gaiak, lokomotibak, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, ehungintza, janari industria) da ekonomia jarduera nagusia. Txinarako karabanen merkataritza gunea izan zen antzina.