Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txirta

iz. Zool. Motazilidoen familiako anthus generoko hainbat txoriren izena. Gurita izenaz ere ezagutzen dira. 14-19 cm luze izan daitezke. Itxuraz buztanikararen antzekoak izaten dira, gorputz luzaran lirainekoak. Mokoa, kono itxurako zorrotza izaten dute. Oso isats luzea dute. Kolorez arre edo marroiak dira, baina sabelaldea zurixka edo kolore argitakoa izaten dute. Intsektuak jaten dituzte, batez ere, baina haziak, harrak, eta arrain txikiak ere bai mota batzuek. Europan, Asiako ipar-mendebalean eta Ipar Ameriketan bizi dira. Txirta motarik ezagunenak hauek dira: negu-txirta (Anthus pratensis), 16 cm luze dena eta bizkarraldean lur kolorea duena, eta itsas txirta (Anthus spinoletta), 16 cm luze dena eta bizkarraldea gris-arre berdexka duena.