Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txirla

iz. Zenbait itsas soinbera kuskubikori ematen zaien izena; jateko onak dira.  v  Txirla handia (Ruditapes decussata). 5-8 cm zabal eta kolorez gris horixka edo marroi gorrixka orban beltzekikoa dena. v Txirla arre gorrixka (Callista chione). 10 cm inguru zabal dena eta kolore arre gorrixka distiratsua duena. Koloreak zerrendatan erdialdera antolatuak ditu. Arrautza itxurako maskor konkortuak ditu. Txirla lingirdatsua (Tapes pullastra) eta urre-txirla (Tapes aureus) ere ezagunak dira. Jateko onak dira denak.