Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txilinporta

iz. Zool. Podizipedidoen familiako zenbait hegaztiren izena. Gorputzez ahatearen antzekoak dira, neurriz txikiagoak, 23-36 cm luze. Mokoa estua eta zorrotza dute; isatsa oso laburra eta zangoak oso atzean. Atzaparrak igerirako egokituak dituzte, zapalak eta zabalak, baina hatzak ez dituzte elkarri erantsiak. Europako mendebalean, Asiako hegoalde guztian, Afrikako hegoaldean eta Ipar Ameriketako mendebalean bizi dira. Arrainak eta intsektuak jaten dituzte batez ere. Txilinporta motarik ezagunenak hauek dira: Txiliporta txikia (Podiceps rufficollis), txiliporta lepabeltza (Podiceps caspicus) eta txiliporta lepagorria (Podiceps auritus).