Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txerenkov, Pavel Alekseievitx

Errusiar fisikaria (?, 1904). Voronezh-eko Fisika eta Matematika fakultatean egin zituen ikasketak. 1940ean Fisika eta Matematikan doktore izendatu zuten. 1959az geroztik prozesu fotonuklearrak aztertzen dituen laborategiko zuzendaria da. Sobietar Batasun ohian partikula-azeleratzaileak diseinatu zituen. Ingurune batean argiak izango lukeen lastertasuna baino lasterrago higitzen diren partikula kargatuek igortzen duten argia aurkitu zuen, Txerenkov efektua deritzana. Aurkikuntza horrengatik, 1958an Fisikako Nobel saria jaso zuen Frank eta Tamm-ekin batera.