Tsiolkovski, Konstantin Eduardovitx
Errusiar zientzialaria eta asmatzailea (Izhevskoie, Errusia, 1857 - Kaluga, 1935). Aerodinamikari buruzko ikerketa sakonak egin ondoren, astronautikaren inguruko arazoak aztertu zituen. 1898. urtean frogatu zuen espaziontzien propultsiorako isurkari karburatuak egokiagoak direla solidoak baino. 1903. urtean, Moskuko Teknika aldizkarian, espaziontzi baten hegaldiari buruzko lan bat aurkeztu zuen. Ikerlan hau 20 urte geroago argitaratu bazuten ere, espaziontzien propultsioari buruzko aurrenetako lan garrantzitsua izan zen.
- tse-tse euli
- Tshombe, Moïse Kapenda
- Tsien, Roger Yonchien
- Tsing-Hai
- Tsingtao edo Qingdao
- Tsiolkovski, Konstantin Eduardovitx
- Tsitsihar
- tsongera
- Tsubouchi, Shoyo
- Tsugaru
- Tsui, Daniel