trukagailu
iz. Teknol. Jariakin bat berotzeko edo hozteko balio duen tresna, horretarako tenperatura desberdinean zirkulatzen duen beste jariakin bat erabiliz. Bi jariakinek elkarrekiko aurkako norabidean zirkulatzen dute. Hala ere, adituek era orokorrago batean erabiltzen dute hitz hau, jariakin batek beste bati beroa ematen dion edozein aparatu izendatzeko, edozein dela ere zirkulazio norabidea. Hortik sortu da bero trukagailu esapidea. Edozein jariakin erabiltzen bada ere, normalean bietako bat ura izaten da, eta bestea ur beroa edo ur lurruna.