tronpeta
iz. Haizezko musika tresna, metalezkoa, buru batean ahoa duen eta bestean zabalduz doan tutu batez osatua. v Tutuaren luzera aldatzen uzten duten hiru pistoi ditu. Hots bizi, argi, sarkor eta metal antzekoa du, eta hiruzpalau oktabetako hedadura. Antzinako tronpeta luzea eta estua zen, eta erabiltzen zaila. Horregatik, 1500. urtea aldera, biribilkatu zen eta txikiago bihurtu zen tronpeta soil hau, hots armonikoak bakarrik egiten zituena. Beethovenen heriotza arte erabili zen. XIX. mendearen hasieran Bluhmel-ek eta Stölzel-ek tronpeta pistoiduna edo kromatikoa asmatu zuten. Pistoiei esker eskalako nota guztiak jo zitezkeen eta ńabardura mota guztiak egin. Gaur egungo orkestran fa, si bemol eta do-n dauden tronpetak erabiltzen dira.