tripanosoma
iz. Zool. Zoomastigoforeoen klaseko zenbait protozoo bizkarroiren genero izena. Mikroskopioz ez dela, ezin ikusi den arrautza egiturako gorputz luzarana dute. Mintz bigun aldakor batean bilduak egoten dira. Tripanosoma mota asko arrainen, hegaztien eta ugaztunen odolean bizkarroi bizi izaten dira. Gehienek ez dezakete beren bizitzako zikloa diptero odol-xurgatzaile batzuen laguntzarik gabe bete, horiek sartzen baitiete ornodunei bizkarroia odola surgatzean. Bizkarroi horietan ezagunenak Trypanosoma gambiense eta Trypanosoma rhodesiense dira. Tse-tse eltxoak (Glossina palpalis) eta (Glossina morsitans) eltxoak sartzen dituzte bizkarroi horiek. Tripanosomiasis gaitza eragiten dute bizkarroi horiek.