Trintignant, Jean-Louis
Frantses antzezlea eta zinemagilea (Piolenc, 1930). 1956an hasi zen zineman lanean eta berehala arrakasta handia izan zuen Roger Vadim-ek zuzendutako Et Dieu créa la femme (1956, Eta Jainkoak emakumea sortu zuen) filmean Brigitte Bardot-ekin batera egindako antzezpenagatik. Antzerkian ere ari izan zen aldi berean; alor horretan aipagarria du 1959an Hamlet antzeztuz izan zuen arrakasta. Frantzian eta Italian lan egin izan du gehienbat. Antiheroi oinazetuak, polizia bihotzgabeak eta hiltzaile hotz eta ankerrak gorpuztu izan ditu maiz. Bi film zuzendu ditu: Une journée bien remplie (1973, Ongi beteriko eguna) eta Le maître-nageur (1979). Filmak: Les liaisons dangereuses (1959, Harreman arriskutsuak), Austerlitz (1960), Il successo (1963), Paris, brûle-t-il? (1966), Z (1969), Ma nuit chez Maud (1969), Il conformista (1970), L’attentat (1972), La nuit de Varennes (1982), Rendez-vous (1985).
- trinko
- trinkotasun
- trinkotu, trinko(tu), trinkotzen
- trinkotze
- trinomio
- Trintignant, Jean-Louis
- trintxa
- trintxera
- Trintxerpe, Gorka
- Trintxerpe
- trio