Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

treskiornitido

izond. Zool. Zikoniformeen ordenako izen bereko familiako hegaztiez esaten da. 48-107 cm luze izaten dira. Buruaren parte bat behintzat lumarik gabea dute; zangoak luzeak dituzte; mokoa mehea eta okerra edo espatula itxurakoa dute; hanketako atzeko atzaparra besteak baino goraxeago kokatua dute; erdikoaren erpea berriz zerra egiturakoa dute. Europako erdialdean eta hegoaldean, Afrikan, Australian, Ipar Ameriketako eki-hegoaldean eta Hego Amerika guztian bizi dira. Treskiornitido motarik ezagunenak ibisa eta espatula dira.