Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

trakinido

izond. Zool. Perziformeen ordenako izen bereko familiako arrainez esaten da. Gorputz luzarana dute, burua berriz labur samarra eta txikia. Bi bizkar-hegal dituzte, bata, aurrekoa, laburra, garai samarra eta arantza pozoidunak dituena eta bestea, atzekoa, isatsaldera luzatua eta arantzarik gabea. Sabeleko hegala ere ia isatseraino luzatua dute. Ozeano Atlantikoko ekialdean eta Mediterraneo Itsasoan bizi dira. Familia honetako arrainik ezagunenak xabiroiak dira.