Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tragulido

izond. Zool. Artiodaktiloen ordenako izen bereko familiako hausnarkariez esaten da. Gorputzez arratoi hankaluze baten antza dute, mutur zorrotza, adarrik ez, belarri txiki biribilak eta bizkarra konkortua. Hausnarkarietan txikienak dira. Hankak oso meheak dituzte. Goiko betortzak luzeak eta sendoak dituzte, arrek batez ere. Kolorez marroiak edo arreak eta orban zuriekikoa izan daitezke. Erreka inguruetan ibiltzen dira. Asiako hegoaldean eta Afrikan bizi dira.