Traetta, Tommaso
Italiar musikagilea (Bitonto, Bari, 1727 - Venezia, 1779). Duranteren eta Leoren ikasle izan zen; 1758-1765. urteetan Parmako dukearen kapera maisu; 1765-1768. urteetan Veneziako kontserbatorioko zuzendari, eta 1768-1775. urteetan Katalina Handiaren gorteko musikagile San Petersburgon. Berrogeita hamar bat opera idatzi zituen, batzuk italiar eta frantses ereduetan oinarrituta. Aipagarriak dira: Didone abbandonata (1757); Armida (1761); Sofonisba (1762); Antigona (1772). Bestalde, oratorio bat; mezak; moteteak, Stabat Mater bat eta ahotserako lanak idatzi zituen.