toles
iz. Gai malgu baten zatia, gai beraren beste zati baten gainean, lodiera bikoiztuz, biltzen dena. || Itzulingurua; itxurakeria, zurikeria. v Geol. Presio orogenikoen eraginez Lurraren azaleko geruzetan sortzen dena. Toles soila, jasoa bada, antiklinal deitzen da, eta beheratua bada sinklinal. Tolesak izan daitezke simetrikoak, toles planoak berdinak badira, asimetrikoak, toles planoak desberdinak badira, etzanak, tolesaren alde bat bestearen gainera etzana bada, faila tolesak, geruza tolestuz gainera eten bada, eta aldeak bereizi badira. v Pirinioetako tolesa. Hirugarren Aroko Eozenoan hasi zen, Pirinioak eratuz. Gorena Miozenoan erdietsi zuen, Alpe, Kaukaso, Himalaia, Ande eta beste mendi-kate gazteak sortu ziren garai berean.