Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

titi 2

iz. Zool. Kalitrizidoen familiako zenbait tximinoren izena. Hego Amerikan bizi dira. Neurriz txikiak izaten dira, 14-30 cm luze. Isatsa gorputza bezain luzea edo luzeagoa izaten dute. Ilea ere luzea eta leuna dute. Izaeraz beldurti samarrak eta baketsuak diren arren ehiztari trebeak dira; animalia txikiak harrapatzen eta jaten dituzte. Hego Amerikan bizi dira, Amazonas ibaiaren eta haren adarren ibarretan, Peruko barrualdean eta Brasilgo hego-ekialdeko oihanetan batez ere. v Titi pigmeoa (Catitithrix pymæa). 15 cm inguru luze dena eta Brasilgo ipar-mendebalean eta Peruko ipar-ekialdean bizi dena. Primateetan txikienetako bat da. Gorputzeko ilea arre beltzarana du; besoak eta hankak, berriz, laranja kolorekoak. Oso tximino bizia da; atzeraka ere azkar ibiltzen da. Fruituak eta intsektuak jaten ditu.