Titelouze, Jehan
Frantses organista eta musikagilea (Saint-Omer, 1563 - Rouen, 1633). Rouengo Saint Jean elizako organista izan zen (1585), eta ondoren katedralekoa (1588). Organo musika inprobisatzen oso trebea zen. Organorako bakarrik idatzi zuen; ingeles birginalista eta organisten, eta frantses-flandestar polifonisten eragina antzematzen zaio idatzi zituen lanetan. Lan aipagarriak ditu: Organoan jotzeko ereserkiak (1623); Magnificat batzuk, eta mezak.