Tinodi, Lantos Sebestyen
Hungariar poeta eta musikagilea (Tinod, 1510 - Sarvar, 1556). Bálint Török hungariar aitonen semearen zerbitzari egon zen apaiz gisa. Turkiarren kontrako guduan parte hartu zuen eta guduko doinuak eta kantuak bildu zituen. Gazteluz gaztelu ibili zen hiritarrak etsaien aurka bultzatzen. Kronikak (1554) olerki epikoa argitaratu zuen, magiar musikaren eredurik zaharrenetako bat.
- tinki
- tinko
- tinkotasun
- tinkotasun
- tinkotu
- Tinodi, Lantos Sebestyen
- tinpano
- tinpla
- tinta
- tintaroe
- tintatu*