Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tinbal

iz. Mus. Danbor itxurako perkusiozko musika tresna; kobrezko esfera erdiko ontzi bat da, gainean larru tenkatu bat duena. Torlojuez inguratuta dago, eta haiek estutuz edo lasaituz, edo pedal baten bitartez, tonua alda daiteke. Fieltroz estalitako muturra duten makilatxoez jotzen da, eta efektu berezia lortu nahi denean, larrua, zura edo belakia izaten dute makilatxoek muturrean. 1670. urtean hasi zen orkestran erabiltzen. Gaur egungo orkestetan gehienetan hiru tinbal erabiltzen dira.