Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

termistor

iz. Elektr. Erresistentziako termometroa, material erdieroale batez osatua dagoena. Horren erresistentzia elektrikoa (R) tenperaturarekin (T) aldatzen da, formula honen arabera: R = R0ea(1/T – 1/T0) bertan, a erabilitako erdieroalearen baitan dagoen konstante delarik. Termistoreak termometro gisa erabiltzen dira gorputz baten tenperatura neurtzeko, baina irrada elektromagnetikoen intentsitatea neurtzeko ere erabiltzen dira, irrada elektromagnetiko bat xurgatzean izaten diren tenperatura igoerak neur baititzake.