Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

terbio

iz. Kim. Lur arraroetako gai bakuna (Tb; at.-z. 65; at.-m. 158,92). Metala da; pisu espezifikoa 8,33 g/cm3 du eta 1.356 °C-tan urtzen da. Mosander-ek aurkitu zuen 1843an, eta Urbain-ek bakartu 1904an. Monazitaren hareatan aurkitzen da oso kontzentrazio txikian. Terbio fluoruroa kaltzio bidez erreduzituz lortzen da. Oso erreaktiboa da airean edo oxigenotan, eta atmosfera inertean gorde behar da. Ez du inongo erabilera aipagarririk industrian.