Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

teoria

iz. Gertakari sail jakin baten azterketatik jakintzak ateratzen dituen ezagutzen sintesi sistematikoa; alor jakin bati buruzko ideien edo adigai abstraktuen multzo egituratua. Koloreen teoria. Teoria estetikoak. Multzoen teoria. Ezin onartuzko teoria. Edozein jakintzatan teoriek, metodoek, azterbideek edonon eta edonorako balio dute gehienbat edo, orobat dena, ez dute inon eta inorako balio. Teoria eta praktika. || Teorian. Auziari era abstraktoan begiratuaz. Hitza betidanikoa bazen ere berdin zitzaion, teorian behintzat. v  Zientziaren ikuspegitik gai edo jakintza alor batean sistema bat osatzen duen lege eta arau multzoa da teoria; hau da, alor jakin bati buruz lege bereziak biltzen dituen sintesi sistematikoa da eta matematikoki ondoriozta daitekeen printzipio unibertsal bati dago lotuta. Filosofian, berriz, ezagutzen multzoa da teoria, subjetuaren eta objektuaren arteko harremanak eta loturak aztertzen dituena bereziki. Hala, historiako une bakoitzean filosofiak zentzu desberdina eman dio teoriari, zientziak eta arrazoiak garai bakoitzean izan duten pisuaren arabera. Hala, filosofia idealistek teoria eta praktika bereizi zuten edo praxia teoriaren mendeko partetzat hartu zuten; pragmatismoak, aldiz, praxiari eman zion lehetasuna eta teoria praxiaren mendean jarri zuen. Filosofia materialistak bere aldetik biak, teoria eta praxia, uztartzera jotzen du. Zentzu zabalean hartuta, teoria espekulazioarekin lotzen da, hau da, ezagutza teorikoa espekulazioan oinarritzen da eta ezagutza praktikoari kontrajartzen zaio. Hala, errealitatetik eta esperientziatik aldentzeko arriskua du eta, horregatik, erdeinuzko zentzua ematen zaio sarritan.