Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tentsio

iz. Elektr. Zirkuitu elektriko baten bi punturen artean, bi eroaleren artean edo elektrizitatez kargatutako bi gorputzen artean, dagoen potentzial diferentzia. v Tentsio garaia. Elektr. Korronte elektriko alternoan, 1.000 V-tik gorako tentsioa. Elektrizitatea leku batetik bestera garraiatzeko erabiltzen da batez ere. v Tentsio apala. Korronte elektriko alternoan, 1.000 V-tik beherako tentsioa. Ohiko instalazio elektrikoetan erabiltzen dena da. v Gainazal tentsioa. Fis. Edozein isurkariren gainazalaren azpian dauden molekulek gainazal-aire interfasean dauden molekulen gainean egiten duten erakarpen indarra. Isurkarien molekula kontzentrazioa airearenarekin alderatuta askoz handiagoa delako gertatzen da. Gainazal tentsioak isurkariaren gainazalari azalera gutxitzeko joera agertzen duen mintz elastiko bat bailitzan jokarazten dio; horregatik dira esfera erakoak isurkarien tantoak. Isurkariaren gainazala banako batean handitzeko egin behar den lan gisa adierazten da, eta normalean dina/cm-tan neurtzen da. Merkurioak du isurkarien arteko gainazal tentsiorik garaiena tenperatura normalean. v Arteria tentsioa. Med. Izaki bizi baten arterietako paretek ezartzen duten erresistentzia; bihotzak bonbatzen duen odolaren bultzadaren araberako da. v Lurrun tentsioa. Fis. Isurkariaren tenperatura berean orekan dagoen lurrun aseak duen presio gorena. Lurrun tentsioa arras aldatzen da tenperaturarekin, merkurio milimetrotan (Hg mm-tan) neurtzen da, eta ez da aldatzen isurkariaren kopuruarekin. v Barne tentsioak. Teknol. Trataera termiko edo mekanikoen ondorioz metalezko piezek barruan jasaten dituzten indarrak. v  Begi tentsioa. Anat. Begi globoko isurkariak duen presioa. Eritasun baten eraginez tentsio hori handiagotzen bada glaukoma sortzen da.