Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

teknezio

iz. Kim. Trantsizioko gai bakun erradioaktiboa (Tc; at.-z. 43; at.-m. 98,90). 1937. urtean aurkitu zuten era artifizialean molibdenoa deuteroiekin ziklotroi batean bonbardatzean. Geroago uranioaren eta plutonioaren fisioan geratzen diren gaien artean aurkitu da. Isotopo ugari ditu, eta horietako hiruk batez besteko 100.000 urteko bizia dute; hala ere badira bizitza laburra dutenak ere; horietako bat (Tc-99a) medikuntzan erabiltzen da diagnosia egiteko. Teknezioak errenioaren eta manganesoaren tankerako kimika ezaugarriak ditu. Metala da eta kolore gris zilartsua du; 2.200 °C-tan urtzen da eta pisu espezifikoa 11,5 g/cm3 du. Magnetiko samarra da. Teknezioa eta bere aleazioak eroale biziak dira, eta tenperatura txikietan lan egiten duten indar magnetiko handiko eremuak sortzeko erabil daitezke.