Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tehueltxe

iz. eta izond. Patagoniako ordokietan Magallanesen itsasartetik Rio Negrora bitarteko lurraldeetan bizi zen izen bereko indiar herriko kidea. Tehueltxeen artean iparraldekoak eta hegoaldekoak bereizten ziren, hizkuntzaz eta ohiturez. Iparraldekoak zaldiz ibili ohi ziren eta hegoaldekoak oinez (zaldia XVIII. mendearen hasieran zabaldu zen). Ipar Amerikako erdiko ordokietako indiarren artean bezala, zaldiak indiarren bizimodua aldatu zuen. Tehueltxeak ehiztari egin ziren (guanakoa ehizatzen zuten batez ere). Ekonomia egoera hobetzean, ugaldu egin ziren. Kolonoen kontrako gerran aritu ziren behin baino gehiagotan. Poliki-poliki ordea, kolonoen ohiturak beretu eta haiekin nahastu ziren.