Tbilisi
(Antzina Tiflis). Georgiako hiriburua, Kura ibaiaren ertzean. 1.260.000 biztanle. Monumentuetan aipagarriak dira, besteak beste: VI-VII. mendeetako katedrala, Erdi Aroko gotorlekua (XVII. mendean berritua), XVII. mendeko mezkita. Aireportua. Kultura eta administrazio gunea. Industria gune garrantzitsua (eraikuntza mekanikoak eta elektrikoak, ehungintza, janari industria, zura). Arkeologia aztarnak. v Historia. V. mendearen erdialdean sortu zen. VIean pertsiarrek hartu zuten, eta VII. mendean bizantziarrek eta arabiarrek. XII-XV. mendeetan ia Kaukaso osoa hartzen zuen Georgia batuaren hiriburua izan zen. 1736. urtean, Georgia Turkia eta Pertsiaren artean banatu zenean, Pertsiaren eskuetan geratu zen Tbilisi. Behin baino gehiagotan suntsitu dute hiria. 1801ean Errusiaren mendean geratu zen.