Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

taxazeo

izond. Bot. Koniferoen klaseko izen bereko familiako landareez esaten da. Zuhaitz egiturakoak dira. Bost genero eta 16 mota biltzen dira taxazeoen baitan. Generorik ezagunena Taxus izenekoa da, eta horren barnean motarik ezagunena hagina. Ipar Amerikan, Asiako ekialdean eta batez ere Kaledonia Berrian hazten dira taxazeoak.