tar
iz. Zool. Bobidoen familiako zenbait ugaztunen izena. Burua eta hankak ahuntzaren antzekoak dituzte, gorputza, ordea, hark baino sendoagoa dute; ilea hark bezain luzea, baina ez malgua. Kolorez gorrixkak edo marroi ilunak izaten dira. Tar motarik ezagunenak Himalaiakoa (Hemitragus jemlahicus), Arabiakoa (H. jayakari) eta Nilgirikoa (H. hylocrius) dira.