Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tanner, Alain

Suitzar zinemagilea (Geneva, 1929). Ekonomia ikasketak egin ondoren, Britainia Handira joan zen zineman lan egitera. Zuzendari laguntzaile gisa lan egin zuen Frantzian eta Suitzan. Suitzako zinemagileen elkartea sortu zuen eta telebistako saio asko egin zituen. 1968an, Charles mort ou vif (Charles hilda ala bizirik) filma egin zuen, Locarnoko zinemaldian lehen saria irabazi zuena. Film hura suitzar zinema berriaren abiapuntutzat hartua izan da. Beste film aipagarri batzuk: La salamandre (1971), Retour d’Afrique (1973), Le milieu du monde (1974), Jonas qui aura 25 ans en l´an 2000 (1976) Messidor (1978), Dans la ville blanche (1983), Une flamme dans mon coeur (1986).