Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sumeriera

iz. Historiako hizkuntza idatzietan antzinakoena, K.a. 3000-2000 bitartean Mesopotamian erabilia. Idazkera kuneiformez transkribatu zen lehen hizkuntza izan zen. Sumeriera ez da hizkuntza semitikoa eta ez du inongo hizkuntza ezagunekiko harremanik; aldien arabera sumeriera mota zenbait bereizten dira: arkaikoa (K.a. 3100-2500), gaizki ezaguna oraino; klasikoa (K.a. 2500-2300); sumeriera berria (K.a. 2000. urtean amaitua). Sumerierazko testu asko dago eta era askotakoak dira, hala pragmatikoak (juridikoak, administratiboak, merkataritza alorrekoak, irakaskuntzakoak) nola erlijiozkoak (erritualak, aztikeriak, himnoak, mitoak, kantu epikoak, atsotitzak…). K.a. 2000tik aurrera, basamortutik iritsitako herri semitikoek aginpidea eskuraturik, sumeriera mintzatua arian-arian desagertu zen, nahiz eta akkadierarekin batera, eskribek, aurrerantzean ere erabili zuten. Izan ere, sumeriera idatzia Kristoren garaian desagertu zen, idazkera kuneiformearekin batera.