sortzaile
iz. Sortzen duena. Izaki guztien sortzaile dena. Egileak ez du deus sortu ezerezetik, sortzaile bailitzateke orduan, Jainkoaren antzera, ez egile. || Arte lanak sortzen dituena. Oso eta bizirik daude Peru eta Maisu Juan eta inguruko guztiak; biziak baino biziago, zenbait sortzaile trebek beren umeei muinetaratu dieten bizi iraunkor horrekin. || (Adjetibo gisa). Ez dut uste euskaldunok sortzaileegi izan garenik literatura mota berriak sortzen. v Mat. Ardatz jakin bati buruz higituz, gainazal bat sortzen duen lerro zuzen edo kurba.