Somme
Frantziako iparraldeko departamendua [80], Pikardian. 6.176 km2 eta 544.570 biztanle (1982). Prefetura hiria, Amiens. Suprefetura hiriak: Abbeville, Montdidier, Péronne. Ekonomia jarduera nagusiak dira, alde batetik, nekazaritza eta abeltzaintza eta, bestetik, ehungintza, metal eta mekanika industriak; turismoak eta arrantzak ere garrantzia dute, kostaldean batez ere. v Sommeko guduak. Bi Mundu Gerretan izen bereko ibaiaren ertzetan izan ziren guduak. Lehena 1916an izan zen, aliatuen eta alemaniarren artean; Frantzia-Britainiako osteek alemaniarrei eraso zieten Somme ibaiaren bi ertzetan. Gudu hartan erabili zituzten lehen aldiz tankeak ingeles osteek. Bigarren gudua 1940an izan zen. Alemaniarrek frantsesei eraso zieten; frantsesen hesia hiru tokitan hautsi zuten eta frantsesek hasieran tinko eutsi bazieten ere, azkenean alemaniarrek garaitu zituzten.