Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Solferino

Italiako herria, Lonbardia-ko Mantua probintzian. 2.000 biztanle (1990).  v  Solferinoko gudua. Italiako independentziaren bigarren guduan, 1859ko ekainaren 24an, Solferinoko hiriaren inguruan, Napoleon III.aren frantziar gudarostearen eta Frantzisko Jose-ren gudaroste austriarren artean izen zena. Austriarrek galdu zuten gudua. Denera 40.000 inguru lagun hil izan ziren gudu horretan.  v  Solferinoko itsua. Ustez Elissambururena den olerki edo bertso saila. 1864an, d’Abbadiek Saran antolatutako olerki sariketan, bigarren saria jaso zuen. Sariketa hartara «A. Salaberry» ezizeneko autore batek aurkeztua izan zen, baina ikerle askoren arabera J. B. Elissambururena da. Bertan kontatzen da, lehen pertsonan, Solferinoko guduan (1859, frantsesen eta austriarren arteko gerra) itsututako soldadu baten historia.