Soldati, Mario
Italiar zinemagile eta idazlea (Turin, 1906). Malombra (1942) eta Provinciale (1952) lanak egin ondoren, kritikaren alorrera aldatu zen. Eleberriak idazten ere hasi zen, eta horietan elkarren ondoan jartzen ditu umorea, suspentsea, bitxikeriak eta eguneroko bizitza: Mota auzia (1941), Komendadorearen oturuntza (1950), Esmeralda (1974).