Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

solas

iz. Hizketa. Ez dudala ahanztera utziko gaurko solas ederra. Ihes egiezue solas alferrei. Solas atsegingarriak. Horretaz genuen solasa. || ik. aintzinsolas. || Pl. Hitzak. Zure solas eztiek badute lantzaren moko zorrotza. Eta bere apostolu maiteari buruz erran zituen solas hauek: horra zure Ama. Frantsesez orduan erran zituen solas bakarrak horrela litezke euskaraz:… || Solas egin. Mintzatu. ik. solastatu. Laborantzaz egin du gehienik solas. Nornahirekin solas eginez. || Solas eta solas elkarrekin aritu ondoan. || Solasean. Hizketan. Iruditu zitzaion bere andrea solasean ari zela norbaitekin.