Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

soka

iz. Elkarrekin bihurtzen diren ezpartzu edo kalamuzko hari multzoa. ik. korda. Kalamuzko soka. Soka mehe eta luze batez lotu zuten. Sokaz estekatu, amarratu. Soka batez bere burua urkatu zuen. Baina gatozen harira, eta haria ez da hemen listaria, baizik soka lodia. Ezkila entzun nahi ez duenak ez soka tira (esaera). || Hauts ezazu nire bekatuen soka. Neska-mutilek elkarri eskutik helduta egiten duten soka. Dantza-soka: ik. dantza. || (Erabilera bereziak). Jaurtigaiak igortzeko erabiltzen dena. Hala nola arkuari soka gibelatzean urrunago jaurtikitzen baitu gezia airean. || Belak eta zurrunak igo eta jaisteko erabiltzen dena. Marinel dabilela ontziko soketan. || Bere gitarraren zainak edo sokak. ik. hari. || Soka-laster. Urka bilurra. || Soka-dantza. Aurreskua. || Soka-mutur. Herri jaietan lepoan soka luze samar bat loturik duen zekortxoaren inguruan egiten den jolasa. || Soka-salto. Soka bati norberak edo bestek eskuez birak emanez, buru gainetik igaro eta lurra ukitzen duen bakoitzean jauzi egitean datzan jolasa. Soka-saltoan zebilen. || Soka-tira. Sokaren alde banatan jarririk, bi taldek, bakoitzak bere alderantz tiraka, bestea bere alderdira erakartzean datzan herri-kirola.