Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sohüta

Nafarroa Behereako udalerria. Chéraute du izen ofiziala. Garaiera, 140 m. 1999ko datuen arabera, 1.254 biztanle (sohütarrak). Euskara, zuberera; euskaldunak, % 46. Laborantza (artoa, bazkarako landareak, lekadunak) eta abere hazkuntza (ardi eta behi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak.  v  Historia. XIII. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Sohütako herria, Cheraltus izenaz. Matalasen eta Frantziako erregearen zerbitzuko ostearen arteko gudua izan zen Sohütan 1661. urtean.