Sobera Prado, Carlos
Bizkaitar aktorea (Barakaldo, 1960). Antzerkigintzan egin zituen lehen urratsak interpretazioaren munduan, 90eko hamarkararen lehen urteez geroztik, lan horiek Zuzenbide Fakultateko irakasle lanekin tartekatzen zituela. Antzerkigintza ez du utzi –Palabras encadenadas lana antzeztu zuen 2000. urtean, besteak beste– eta zineman ere aritu da –Lo mejor de cada casa (Toni Abad) filma egin zuen urte berean–, baina telebistako aurkezle bezala nabarmendu da gehienbat. Alor horretako lehenengo lanak Euskal Telebistako Boulevard (1994) eta Cuidadanos (1996) saioetan egin zituen, zuzendari eta aurkezle modura, eta hainbat telesailetan ere aritua da, besteak beste, ETBko Señorío de Larrean eta Espainiako Tele 5 kateko Al salir de clasen. Azken kate horrek 1999az geroztik ematen duen 5x15, ¿Quiere ser millonario? lehiaketaren aurkezle modura lortu du, ordea, aparteko arrakasta.
- Snyders, Frans
- so 1
- so 2
- Soares, Mario
- Sobek
- Sobera Prado, Carlos
- sobera
- soberakin
- soberania
- soberatu, sobera(tu), soberatzen
- soberaxe