Sinuhe
Antzinako Egiptoko XII. dinastiako ofiziala (K.a. 1938 - K.a. 1756). Amenemes I.aren emaztearen hareneko kidea zen. Amenemes hil zenean Sinuhek ihes egin zuen Egiptotik, haren hilketan parte hartu zuelako edo, parte hartu gabe ere, salatuko zutelako beldurrez. Egiptotik Palestinara ihes egin zuen lehenik eta Siriara ondoren. Sirian bizi izan zen, Sesotris faraoiak Egiptora itzultzeko eskatuta sorterrira joan zen arte. Sinuheren bizitzaren kontakizunak Sinuheren garaiko Egiptoko politikari eta gizarteari buruzko berri garrantzizkoak ezagutarazi ditu.