sintetizadore
iz. Mus. Musika tresna elektronikoa, hotsaren sintesia lortzeko erabiltzen dena eta hotsaren tasunak kontrolatzeko aukera ematen duena: maiztasuna, iraupena, intentsitatea, uhinaren forma. Batzuk teklaz jotzen dira, eta beste batzuk zuzeneko emanaldietarako prestatuak daude. Sortutako hots horiek, askotan, magnetofoi banda batean gordetzen dira lehendabizi.