Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sintagma

iz. Perpausaren barnean bakar daitekeen elkarren ondoko elementu saila, bereziki perpausaren antolaketaren banakoetako bat osatzen duena.  v  Izen sintagamak lau osagai ditu: izena (osagai nagusia eta, agerian nahiz ezkutuan, beti dagoena), izenlaguna, adjetiboa edo izenondoa, eta determinatzailea (mugatzailea, zenbatzailea edo nolakotzailea). Auzoko etxe handiena, adibidez, lau osagaiak dituen izen sintagma da. Aditz sintagmak bi osagai ditu: aditza (aditz multzoaz eta aditz laguntzaileaz osatua), osagai nagusia eta beti dagoena, eta adizlaguna edota adberbioa, nahitaezkoa ez dena.