sinkrotoi
iz. Fis. Energia maila garaiko elektroi nahiz protoi izpiak sortzen dituen partikula azeleratzailea. Fisika teorikoarekin batera garatu den makina da, eta gaur egun gero eta handiagoak izaten dira, bai tamainaren arabera eta baita sortzen duten energiaren arabera ere (munduko sinkrotoi handienek 500 GeV-z goitiko energia lor dezakete). Partikulak eta antipartikulak aurkako norantzan eta energia maila garaietan azeleratzeko gai dira, sarritan argiaren lastertasunaz. Partikula azeleratu horiek duten energia handia atomoen nukleoak edo beste partikula batzuk bonbardatzeko erabiltzen da, materiaren barne izaera ikertzeko eta baita partikula berriak aurkitzeko ere.