Siniavski, Andrei
Errusiar idazlea (Mosku, 1925 - 1997). Moskuko literatura institutuko ikertzaile izan zen 1951-1965 urteen bitartean. Kontakizun fantastikoak bildumarekin (1955tik aurrera idatziak eta 1958. urtean argitaratuak Frantzian, Abram Tertz ezizenarekin) eta Errealismo sozialista artikulu ironikoekin aurre egin zion Siniavskik KGBri; azkenean, preso hartu eta epaitu egin zuten antisobietismoaren salaketapean (1966). Zazpi urteko espetxe zigorra eman zioten. Jaunak, gortea (1959) eta Gabon lanak dira bere lanaren hasiera eta amaiera. 1973an idazleak Sobietar Batasuna utzi zuen eta Frantziara joan zen bere emazte eta seme-alabekin; Sorbonako Unibertsitatean errusiar fokloreko eskolak eman zituen. Perestroikaren ondoren, Siniavski senar-emazteek bidaia bat baino gehiago egin zuten Errusiara, eta «demokrata» berrien kontra eginez, bat egin zuten genozidio berria salatzen zutenekin, alegia, komunista ohiekin edo nazionalista berriekin. Espetxean eman zituen urteetan hiru lan idatzi zituen, eta horien artean, Ahots bat koroan (1973) da aipagarriena.
- single
- singspiel
- singular
- singulartasun
- sinhala
- Siniavski, Andrei
- siniste
- sinistral
- sinistu, sinis, sinisten
- sinkarpiko
- Sinkiang