Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sindrome

iz. Med. Aldi berean gertatzen edo ageri diren sintomen eta ezaugarrien multzoa, eritasun egoera bat adierazten duena. Ehunka dira patologiak (eritasun somatikoen nahiz psikologikoen eremuan) zehaztu dituen sindromeak, eta, gehienetan, sindromea lehenbiziko aldiz zehaztu zuen patologoaren izenaz ezagutzen dira: Ameuille-Lejard, Alajouanine-Françon, Babinski, Down, Klemperer, etab.