Sikelianos, Angelos
Greziar poeta (Leukadia, 1884 - Atenas, 1951). Grezia modernoaren poetarik handienetakoa. Bere obran kristautasunaren eta dotrina orfikoen arteko sinkretismoaren erakarmena agertzen da eta antzinako munduaren eta gaurkoaren arteko jarraipena aldarrikatzen du. Ideia horiek bultzaturik, 1930 inguruan batasun intelektuala lortzea helburu zuen nazioarteko arte gune bat eratu zuen Delfosen. Olerkigintzan irudimen oparoa eta hizkuntzarekiko zaletasuna erakutsi zuen, izadiaren senarekin batera. Olerki asko egin zituen, 1946-1947an Bizitza lirikoa izeneko hiru liburukitan bildu zituenak: Bizitzaren atarikoa (1915-1917), Jainkoaren ama (1917), Hitzaldi delfikoa (1927), Poema akritikoak (1942), etab. Halaber, herrien ekintza eta jarduera kolektiboa goraipatzen duten antzerki obrak idatzi zituen: Arrosaren ditiranboa (1932), Sibila (1940), Dedalo Kretan (1942), etab.
- sika
- sikate
- sikate
- sikatu, sika, sikatzen
- sikatze
- Sikelianos, Angelos
- sikh
- sikhara
- Sikhote-Alin Mendiak
- Sikkim
- siklo